Gure Marka Anitzeko Tailerrean, ekipamendu teknologikorik osatuena dugu, baita etengabe prestatzen ari den eta bezero bakoitzari zerbitzurik onena eta arretarik pertsonalizatuena eskaintzeko kualifikazio handia duen giza talde bat ere.
Horrez gain, Karrozeria Zerbitzua ere badugu, bai eta hainbat aseguru-etxerekin Itundutako tailerra ere.
Gainera, Ford markako piezen eta ordezko piezen erabilera bermatzen dugu, eta Ford markaren ordezko pieza alternatiboak ere baditugu prezio lehiakorretan.
Itundutako Tailerrak
Zure ibilgailuaren azterketa teknikoa (IAT) gainditzeko erarik erosoena eskainiko dizu Vertiz S.A.-k
Zure ibilgailuak lau urte edo gehiago baditu, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (AIT) gainditu beharko du bide-segurtasunari eta ingurumen-arauei dagokienez legez ezarritakoa betetzen duela bermatzeko. Horretarako, IATaren aurreko zerbitzua dugu zure ibilgailua aztertzeko, eta, beharrezkoa izanez gero, aholkuak emango dizkizugu ibilgailuaren anomalien eta izan ditzaketen soluzioen inguruan.