Ford kontzesionario bat gara, Irunen kokatua (Juan Thalamas Labandibar kalea, 43) eta 1979. urtean sortua. Gure lanari eta gure bezeroen konfiantzari esker, 35 urte baino gehiago daramatzagu kalitate handiko zerbitzua eskaintzen, bai ibilgailu berrien eta ia berrien salmentan, bai ibilgailu horien mantentzean, zerbitzu integrala eskaintzen baitiegu gure bezeroei.

Horretarako, Vertiz SAk zerbitzurik onena eskaintzen du tailer mekanikoaren, karrozeria-tailerraren eta ordezko piezen salmentaren arloan, besteak beste.

Vertiz SAko giza taldeak hainbat urtetako esperientzia eta kualifikazio tekniko handia du sektorean, eta prest dago bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua eskaintzeko.

Gainera, diagnosi eta konponketarik zehatzenak egiteko azken teknologia eta aurrerapen teknikoak ditugu eskura, eta Markak finkatutako estandarrak eta bezeroaren eskakizunak betetzen ditugu.

Halaber, Bidasoaldeko hainbat ikastetxerekin lankidetzan, aktiboki hartzen dugu parte ikasleen prestakuntzan, eta gure Sailetan praktikak egiteko aukera ematen dugu.

Hori guztia etengabe hobetzeko proiekzioarekin eta prezio lehiakorrekin uztartuta.

Bai, web orri honetako cookie-n erabilera onartzen dut esperientzia hoberena izateko.

Nabigatzailearen konfigurazioa ez baduzu aldatzen, bere erabilpena baimentzen duzu

Onartzen dut

Nor gara?

Bideo honetan Irunen kokatzen diren gure instalazioak erakusten dizkizugu.
Zatoz bisitatzera!