Ford Aseguruak, Ford Markaren Automobil-Asegurua
Forden 16 urte baino gehiago daramatzagu gure bezeroen asegurua egiten, eta 100.000 bezerok baino gehiagok jarri dute konfiantza gugan ibilgailuaren asegurua egiteko.
Ibilgailuak konpontzen adituak izateaz gain, merkatuko aseguru-konpainiarik onenen esperientzia eta babesa dugu kalitate handiko produktu bat eskaintzeko. Gure bezeroek estaldura ugari dituzte aukeran, beren premietara hobekien egokitzen dena aukeratzeko.
Gure Konpromisoak
- Suteagatik, lapurretagatik eta beiretan gertatutako kalteetan ez dugu frankizia aplikatzen.
- Erabateko galeraren kasuan, zure autoa berritzat hartuko dugu matrikulatu eta lehen bi urteetan, lehen jabea bazara.
- Gasolinarik gabe geratzen bazara, hurbilen dagoen gasolina-zerbitzugunera eramango zaitugu atoian. Halaber, gurpil bat zulatzen bazaizu, aldatzen lagunduko dizugu (horretarako tresnak badituzu).
- Istripurik izanez gero, Ford tailer batera eramango zaitugu, distantzia-mugarik gabe. Gainera, gidabaimena berreskuratzeko ikastaroaren kostua ordaintzeko kalte-ordaina emango dizugu*.
Zure asegurua Ford-ekin egiteagatik, aprobetxatu hurrengo eskaintza
50% DESKONTUA FRANKIZIAN ZURE AUTOA FORD ASEGURUAK BY MAFREREKIN EGITEN BADUZU.