Vertiz SAk zure negozioaren zerbitzura jartzen du enpresa-ibilgailuen floten kudeaketan duen esperientzia.
Gure bezeroei eta enpresei ibilgailu-flotaren kontratazioari eta kudeaketari lotutako alderdi orotan laguntzea eta aholkuak ematea da gure helburua.
Zure enpresan egiten dituzun eragiketak era seguruan egitea da gure asmoa, eta, horretarako, aholkularitza eskainiko dizugu arriskuren bat izan dezaketen eragiketetan, hala nola flotaren berrikuntzan, renting-operadorearen aukeraketan, flotaren bilakaeran, kostuen kontrol eta optimizazioan eta zerga-eraginean.
Gainera, askotariko merkataritza-ibilgailuak ditugu, zure enpresak behar duenera hobekien egokitzen dena aukeratu ahal izan dezazun. Gure merkataritza-taldeak aukeraketa horretan lagunduko dizu, arrakasta izan dezazun.